HETELen Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek Abantean jardunaldiak antolatu dituzte, beren ikasleei helburuak lortzeko orduan jarrera positiboa izateak duen garrantzia helarazteko

  • Ikastetxe bakoitzak hizlari bat izango du, eta hark erronkei jarrera positiboarekin aurre egiteko norbere modua helaraziko die ikasleei, “HETEL Abantean” lelopean
  • HETEL Abantean 20 ikastetxeek etorkizunari aurre egiteko partekatzen duten jarrera bat da

   

   20 ikastetxe eta helburu bakar bat:Gazteei lan merkatuko eta, oro har, bizitzako erronka berriei aurre egiteko jarrera positiboa helaraztea.“HETEL Abantean” lelopean Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea osatzen duten Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek partekatzen duten jarrera bat da, eta gerturatzen ari diren erronka berriei aurre egiteko jarrera eraikitzailea eta konprometitua izango duten ikasleak eta irakasleak bilatzen ditu.Azken finean, ikasleak lan-merkatuari aurre egiteko prestatzeko modu bat da.

   HETEL Abantean programa gauzatzeko, HETELeko ikastetxe bakoitzak hizlari bat gonbidatuko du, bere esperientzia pertsonalari eta profesionalari buruzko hitzaldia emateko eta entzuleentzat eredu izateko. Hitzaldi horiek “Student Branding, aukerak ez dira jazotzen, zuk sortzen dituzu” edo “zure etorkizuna eraikitzen” gisako izenburuak izango dituzte. Horretarako, pertsona erreferenteak izango ditugu, hala nola Richard Oribe igerilari paralinpikoa, Eider Merino txirrindularia eta Alex Txikon mendizalea.