noticias eu

           Dagoeneko bi urte igaro dira orain bukatzear dagoen HETELen lehenengo Erasmus+ KA2 proiektua hasi genuenetik.

        VOCOL proiektuaren azken bilera Schwerinen (Alemania) maiatzaren bukaeran ospatu genuen. Bilera honetan proiektuaren lantaldeaz gain, bi urte hauetan ekintza desberdinak aurrera eraman dituzten Lanbide Heziketako irakasleak ere parte hartu zuten.

         Pertsona hauen partaidetzak ebaluaketa zehatz eta egokiago bat egitea eta etorkizunerako ekintzak proposatzea ahalbidetu du.

          Proiektu honen balorazioa oso positiboa izan da, eta arlo hauek nabarmendu nahi ditugu:

 -Lanbide Heziketako 20 irakaslek Lankidetza ikaskuntzari buruzko ikastaro batean parte hartu dute, horietako 4 HETELekoak izan direlarik. Prestakuntza hau Europa mailan ezagutua den Intercultural Iceland-ek eman du.

-Lanbide Heziketara egokitutako Lankidetza ikaskuntzari buruzko ikastaroak eman dira Eskozia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suedia eta Euskadin. Ikastaro hau Intercultural Icelandek emandako prestakuntzan parte hartu zuten irakasleek eman dute. HETELen kasuan, egun bateko prestakuntza honetan 8 ikastetxetako irakasleen partaidetza lortu da

-Lankidetza ikaskuntzako metodologia hauek Lanbide Heziketako 21 geletan aplikatu dira. Gela hauek espezialitate ezberdinetako heziketa zikloetakoak izan dira (Diseinua fabrikazio mekanikoa, Haur Hezkuntza edo Enpresen administrazioa adibidez), ekintzen garapenerako 21 enpresen laguntza izan dugularik.

       Honetan gain, guretzat aipagarriagoak diren emaitzak ere lortu ditugu, proiektuan parte hartu duten pertsonen artean eman diren harreman profesional eta pertsonal bikainak esaterako. Hau dela eta, etorkizunean lankidetzan jarraitzeko ideia ezberdinak gauzatu dira, irakaslegoaren mugikortasunari, lankidetza ikaskuntzari, prestakuntzari edo proiektuen arloei loturikoak.

       Dundee and Angus Collegeko Iverene Bromfield koordinatzailearen lan bikaina nabarmendu nahiko genuke eta gure eskerrik beroenak luzatu. Aldi berean, Goierri, La Salle Berrozpe eta Egibideko irakasleak egindako lana ere eskertu nahi dugu. Zuekin lan egitea oso atsegina izan da! Berriro elkartuko garelakoan…