noticias eu

    Zabalburu Ikastetxeko bi irakaslek Gifhorn udalerriko BBSI LHko ikastetxea bisitatu dute Saxonia Behereko Alemaniako eskualdean, HETELek kudeatzen dituen profesionalen mugikortasunari esker. Bisita horretan, hezkuntza esperientziak partekatu dituzte ikastetxeko langileekin, jardunbide metodologiko egokiak in situ ezagutzeaz gain.

      Ikastetxe horretako 2 egoitzetako instalazioak bisitatu eta teknika eta metodologia berriak partekatzeaz gain, irakasleek hiria bisitatzeko aukera izan dute. Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da.