noticias eu

   Euskal Lanbide Prestakuntza berriaren erronkei buruz eztabaidatzea eta irakasleak motibatzea ikasturte berriaren aurrean. Helburu horiekin HETELek 600 irakasle biltzea lortu du irailaren 2an, ostiralean, Gasteizko Europa Jauregian.

     2020. urtea helmuga jarrita, HETELek aztergai izan ditu Lanbide Heziketako Sailburuordetzak abian jarritako ekimenen bidez eragiten ari diren aldaketak, ala nola LH Duala, ETHAZI errendimendu handiko zikloetako metodologia, ekintzailetza, internazionalizazioa, enpresentzako zerbitzuak eta abar.

     Jardunaldia HETELeko irakasle guztiei zuzenduta egon da, eta Lanbide Heziketako etorkizuneko (jada, ia gaur egungoa) ikastetxe berriaren ezaugarriak eta irakasleen eginkizunak antzematea izan da haren helburu nagusia.

Gure eskerrik beroenak honako hauei:

-       Oporretan, jardunaldiko aurkezpenak prestatzen egon diren ikastetxeetako lagunei

-       Ekitaldian izan diren eta beren ekarpenak eta mezuak utzi dizkiguten ikastetxeetako lagunei

-       La Caixari, ekitaldia diruz laguntzearren

-       LHko zuzendari Ramón Martínez de Murguiari, jardunaldiari amaiera emateagatik

Eskerrik asko eta ikasturte hasiera ona izan dezazuela!