noticias eu

           Astean zehar Alemaniako 21 irakasle izan ditugu HETELeko hainbat ikastetxetan. Bisita honen helburua arlo hauek ezagutzea izan da: gure hezkuntza sistema, gure ikastetxeak, hauek egiten duten eskola orientazioa eta beharrizan bereziak duten pertsonekin egiten duten lana, batez ere  desgaitasunen bat duten pertsonekin. HETELetik zehaztutako programari jarraituz, Politeknika ikastegia Txorierri, Zabalburu, San Viator, Otxarkoaga, Goierri eta Egibide ikastetxeetako esperientziak ezagutu dituzte astean zehar. Honetaz gain, TKNIKA bisitatu dute eta baita, Bizkaiko kulturarekin lotuta dauden Guggenheim eta Bizkaiko Foru Aldundia.

          Bisitaren balorazioa oso positiboa izan da. Izan ere, gure lankide alemaniarrekin arlo desberdinetan sakontzeko aukera izan dugu. Etorkizunean ere arlo desberdinetan lankidetzan jarraituko dugu!

Zuen bisita eskertzeaz gain, bidai ona opa dizuegu!