noticias eu

   Erasmus+ programak diruz lagundutako Emplovet proiektuaren esparruan, HETELek aste honetan Rumania, Macedonia eta Turkiako 9 irakaslez osatutako talde baten bisita jaso du.

  Bisitaren helburua metodologien alorreko atariko prestakuntza bat jasotzea da. Prestakuntza honetan, besteak beste, ikastetxeek erabiltzen dituzten metodologiak, ikasleei ematen dieten arreta eta metodologia hauek lan merkaturatzean daukaten eragin positiboa erakutsiko zaie.

   5 egunetan zehar irakasle hauek Euskadiko LH Sistema, ikaskuntza kolaboratiboa, ikastetxe batzuk erabiltzen duten ETHAZI (etekin handiko zikloak) metodologia eta enpresa kulturaren sustapena gaiei buruzko edukiak jasoko dituzte Egibide, Maristak Durango, Somorrostro ikastetxea eta Nazaret zentroaren eskutik.

Proiektuaren gaineko informazio gehiago web orrialde honetan eskuragarri daukazue: http://emplovet.eraeurope.ro/