noticias eu

   Oraindik ez dago argi hainbat aurrerapen teknologikoren ondorioz enpresetan ikusten ari garena benetako iraultza den.Baina, ziur gaude 4.0. industria delakoak antolamendu-aldaketak nahiz aldaketa teknikoak ekarriko dituela eta LHko ikastetxeok gure ikasleak horietan trebatzeko prestatuta egon behar dugula.

   Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak, beste batzuekin batera, finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei egokitze-prozesu horretan laguntzeko gai izateko.

   Azaroaren 24an, ostegunean, eta azaroaren 25ean, ostiralean, proiektuko taldea Maristak (Durango) eta Zabalburu (Bilbo) ikastetxeetan bilduko da, lanean hasteko.

Lan bikaina!