noticias eu

   HETELek lehiaketa bat egin du elkarteak buru duen LAIT europar proiektuaren webgunea diseinatzeko. Teknikerren IK4ren eskutik, Erasmus+ programak finantzaturiko LAIT 4.0. proiektuaren bidez, HETELeko ikastetxeetako 7 irakaslek, Dundee and Angus College-eko (Eskoziako) 4 irakaslek, APRO Formazione-ko (Italiako) 4 irakaslek, SRC Kauno-ko (Lituaniako) 4 irakaslek eta ROC Da Vinci-ko (Holandako) 2 irakaslek beren ezagutza teknologikoak eguneratuko dituzte, enpresa txikiei eta ikasleei industria 4.0. delakoaren egokitze-prozesuan laguntzeko gai izateko.

   Lehenik eta behin, gure ikastetxeen parte hartzea eskertu nahi dugu eta jasotako proposamenen kalitate handia azpimarratu. Mila esker lehiaketa honetan parte hartzearren!

   Honetaz gain, Maristak  ikastetxea zoriontzen dugu, batez ere Xabier Ametzazurraren klasea, lehiaketaren irabazlea izan delako. Zorionak! Informatikako (Sistema informatikoen eta sareen administrazioko) ikasleen lana ezagutzeko irrikan gaude.