noticias eu

  LAIT 4.0. Europar proiektuaren lehenengo urratsa, Lanbide Heziketako irakasleak 4.0. industriari lotutako teknologietan prestakuntza ematea, industrian dauzkaten aplikazioak eta beraien arteko loturen jakitun izatea da.

  IK4 Teknikerbazkideak Eskoziako, Lituaniako, Italiako, Holandako eta Euskadiko Lanbide Heziketako 20 irakasleei prestakuntza emango dio. Prestakuntza honekin, irakasleak, beraien ezagutza eta konpetentziak industria 4.0. gaiaren alorrean eguneratuko dituzte. HETELeko 6 irakaslek parte hartuko dute prestakuntza honetan, Somorrostro, La Salle Berrozpe, Goierri, Egibide, Zabalburu eta Irungo La Salle ikastetxeetakoak hain zuzen.

   35 ordutako Ikastaro hau, maiatzak 8tik 12ra bitartean, Eibarreko IK4 Teknikerren instalazioetan izango da. Metodologia parte hartzailea eta  praktikoa jarraituko du ikastaroak eta fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratzailea, gauzen interneta, big data eta enpresetan azterketa teknologikoak nola egin erakusten duten adibide errealak erabiliz. Programa esteka honetan eskuratu daiteke (ingelesez):

http://www.lait40.eu/wp-content/uploads/2017/04/LAIT-4.0-Contents-of-industry-4.0-course.pdf