noticias eu

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da.

HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, ConfebaskekTxorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.358€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Mexiko, Panama, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika eta Sri Lanka…edo bestelako herrialdeetara

Global Training beketan izena emateko epea uztailak 14era arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena!

Informazio gehiago: http://www.global-go.net

IMG 20170612 WA0020