noticias eu

HETELek LAIT 4.0. proiektua koordinatzen du. Erasmus+ KA2 proiektu honek, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza, trebetasunak eta konpetentziak ezagutzea du helburu.

Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako ikastaroan parte hartu ondoren, irakasleak erronka handia daukate aurrean: ikasitakoa lankideei eta ikasgeletara eramatea. Honela, ikasle etorkizuneko lantegietako langileak izateko hobeto prestatuta egon daitezen.

Dundeeko bileran, erronka hori betetzeko modua adosteaz gain, enpresak proiektura erakartzeko formulak zehaztu dira, Lanbide Heziketako ikastetxeak eskaini diezaieketen zerbitzuak adostuz.

Bilera honen ondorioak, eta irakasle eta bazkideek proiektuan egindako lana, datorren udazkenean aurkeztuko dira; bazkide bakoitzak industria 4.0. eta honek eragin dezakeen aldaketen gainean kontzientzia hartzeko antolatuko dituzten mintegietan, hain zuzen.

Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean eskuratu dezakezu: www.lait40.eu 

lait1zuz