noticias eu

Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiko Arkaitz Bernaola eta Xiber Perez irakasleak, Munichen egon dira HETELen Erasmus+ beka batekin. Bertan Ernst Schweizer AG enpresako kideekin egon dira. Schweizer modulu fotovoltaikoen instalaziorako eraikuntza sorta zabala eskaintzen duen enpresa da. Bezeroek moduluak eraikin ezberdinetan instalatzeko behar duten modurik egokiena eta erakargarriena bilatzea da Scweizerren helburua, horretarako puntako teknologiak eta materialak erabiliz.

Bertan enpresaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, beraiengandik ikasketetan erabilgarriak izan daitezkeen materialak jasotzeko adostasuna lortu dute, lan mundua eta hezkuntzaren arteko lotura indartuz. Gerora begira, ikasleak bertara bidaltzeko bidea ere zabaldu dute.

Honetaz gain, Zulaibarreko bikotea Intersolar Europe erakusketan egon da. Intersolar, mundu mailan eguzki energiaren inguruko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da, mundu mailan eguzki energiak duen indarra ikusi ahal izan dutelarik.

Horrelako esperientziak oso garrantzitsuak eta aberasgarriak direla ondorioztatu dute Zulaibarreko bi irakasleek. Bertan hasitako harremanak indartsuak eta emankorrak izan daitezen espero dute.

20170531 142046 zuz