noticias eu

John Filler Otxarkoaga ikastetxeko Hotz eta girotze instalazioetako erdi mailako zikloko ikasleak, HETELen Erasmus beka bati esker praktikak Palermon (Italian) egin ditu. Kultura eta enpresa berriak ezagutzeko gogoak erasmus esperientzian parte hartzera eraman zuten Jonh, eta esaten digunez, esperientzia bikaina izan da!

Jonh Filler ikasleak HETEL eta Otxarkoaga ikastetxea eskertu nahi ditu erasmus beka egiteko aukera eskaini diotelako. Izan ere, honek mugagabeko kontratu bat izatea ahalbidetu bat dio  Refrigeration and Air Conditioning Installations enpresan. Enpresa hau aire girotu eta berogailuen sektorekoa da eta Napoles, Roma eta Sicilian egoitzak ditu. Azaltzen digunez enpresan lan egiteko moduarekin eta agoitza ezberdinak koordinatzeko erarekin oso pozik omen dago.

Aipatzen duenez, enpresan egindako harrera eta lankideekin daukan erlazioa oso onak dira hasieratik.

Erasmus bekadun berriei egiten dizkien gomendioak hauek dira: gauza berriak ikastera zabalik egotea, bai arlo teknikoan eta bai pertsonalean, eta kultura berri batekiko adaptazioa

IMG 0877 k