noticias eu

Oteitza Lizeo Politeknikoak Material berezien Abiadura eta Etekin Handiko Mekanizazio Aurreratua beTEKu proiektua aurkeztu du, Iñigo Aranguren eta Iñaki Beobideren eskutik. Jardunaldian beTEKu proiektuari loturiko teknologia proiektu ezberdinak azaldu dira.

Ondoren, Pixel Sistemas eta WNT enpresek, Alex Sajuan eta Peio Urbietaren eskutik, etorkizuneko mekanizatuan erabiliko diren estrategia eta tresna ezberdinak aurkeztu dituzte, mekanizatuaren ibilbideak eta tresnen traiektoriak Volumill Softwarearen bidez optimizatuz.

Jardunaldian 25 pertsona inguru izan dira eta ekitaldia oso ondo baloratu dute. 

beteku zabaltzen OLP