noticias eu

Emotive proiektua HETELen ikastetxeen arteko Diseinua proiektuaren Nazioarteko bertsioa da. Proiektu honetan, Italiako IFOA  ikastetxeko ikasleak, Gasteizko Egibide eta Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeetako ikasle batzuekin elkarlanean aritu dira proiektu bat aurrera eramateko, aerosorgailu bat diseinatzea.

Proiektu honetako bazkideak (HETEL, EfVET eta IFOA), aste honetan Bilbon bildu dira proiektuaren azken balorazioa egiteko. Balorazioa bikaina izan da! Izan ere, Erasmus+ diru laguntzarik izan ez arren, datorren ikasturtean Diseinua proiektuaren nazioarteko bertsioa izango dugu. HETELek argi dauka proiektu hau ikasle eta irakasleentzat oso aberasgarria dela, bideoan proiektuko protagonistak azaltzen duten moduan: https://www.youtube.com/watch?v=C-8yP2Y12tA&t=1s . Honetaz gain, IKT arloko  ikastetxeen arteko SHARE proiektuaren Europako bertsioarekin ere ausartuko gara…abantean!

 

InformEmotive final 20170703 140224azio gehiago proiektuaren web gunean lortu dezakezu: http://e-motive.vet/