noticias eu

HETEL aste honetan Errumanian izan da Improsk Erasmus+ proiektuaren azken bileran, eta bertan, Euskadiko LH Dual eredua aurkeztu du Hezkuntza agintari ezberdinen aurrean.

Alemania, Italia eta Turkiako lankideekin batera, HETELek LH Dualaren ezarpenean duen esperientzia azaldu du, eta lantokian ikasteko beste modu batzuei buruz ere aritu da (WBL).

Amaiera ekitaldi hau Târgovisteko Valahia unibertsitateko kanpusean izan da. Ekitaldian eskualdeko Hezkuntza Zuzendari orokorra, unibertsitateko errektorea eta bestelako hezkuntza agintariak, irakasleak eta enpresetako arduradunak izan dira. Datorren ikasturtean, Lanbide Heziketako 2 ikastetxetan programa Duala ezarriko duten Errumaniako lehenengo eskualdea hau izango da. IMPROSK proiektuko kideek partekatu dituzten esperientziak oso lagungarriak izan dira ekimen hau aurrera eramateko. Arrakastatsua izango delakoan gaude! 

IMPROSK