noticias eu

HETELeko lehendakariak, Julen Elgetak, eta BBKko zuzendari nagusiak, Gorka Martínezek, hitzarmena sinatu dute, Lanbide Heziketako Ikastetxeen eta Bizkaiko enpresen artean lan-bitartekotza eta ikasleen mugikortasuna bultzatzeko helburu nagusiaz.

 Zehazki, Fundazioak 22.000 eurorekin lagunduko du HETEL elkarteak gauzatuko dituen bi ekinbideren garapena. Alde batetik, elkarteak 2016. urtean sorturiko HETELenplegua lan-bitartekotzako zerbitzua garatzen lagunduko du. Ekinbide honen helburua da enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko bitartekotzan aurrera egitea, langile prestatuen egungo eskariari erantzungo dion arreta-zerbitzua eskaintzeko ETEei. Bestalde, nazioarteko ikastetxeen arteko SHARE International eta Diseinua International mugikortasun-proiektu kolaboratzaileak. Ikasleek era birtualean lan egiten dute denborarik gehienean, irakasleek planteaturiko erronka bat elkarrekin diseinatu eta konpontzeko, e-motive metodologia jarraituz. 

Firma BBK Hetel 04