noticias eu

DELTA Erasmus+ KA2 proiektu bat da, lanpostuko ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duena. Proiektuak irauten dituen urte bi hauetan, ondorengo emaitzak lortuko dira:

-          Enpresek Lanbide Heziketari buruz daukaten informazioa hobetzea. Enpresen beharrak zeintzuk direzen galdetzetik, Lanbide Heziketako ikasleak enpresara zein hobekuntza eraman dezaketen galdetzera pasatuko gara. ikasleak beraien ikaskuntzan erabilitako metodologiarekin ikasitakoa, egindako proiektuekin, nazioarteko esperientziarekin eta bestelakoekin lortutako konpetentziak enpresak bere onurako erabili ahal izatea daukagu helburutzat

-          Enpresako tutoreak daukan inportantzia azpimarratzea, ikaslea gidatzeko duen kapazitatea hobetzea, ikastetxearekiko erlazioa handitzea eta tutoreak lanpostuko ikaskuntzan daukan garrantzia aitortzea

-          Enpresek egiten duten ikasleen harrera prozesua egituratzea, ikasleak lantokiko egonaldiak enpresa ezberdinetan egiteko aukerak aztertzea, lantokiko ikaskuntzaren zati bat atzerrian egiteko aukera ere aintzat hartuz.

HETELen dagoeneko lagunak ditugun Dundee and Angus collegeko kideekin lan egiteko aukera berri bat izateak pozten gaitu, baita Suedia, Italia, Alemania eta Errumaniako kide berriak ezagutzeak ere. DELTA proiektuarekin abantean!

DODWENUWsAMKU Z