noticias eu

HETEL International Lancianon (Italian) dago aste honetan, «Auto4.0 – 4.0 automobilgintzan prestakuntza emaitzak ulertzen eta lortzen» izeneko elkarte estrategikoen Eramus+ proiektuko bazkideekin batera.

Proiektuaren helburu nagusia hauxe da: automobilgintza arloko langile trebatuek etorkizunean behar izango dituzten funtsezko trebeziak aurreikustea eta ikasmaterial didaktikoak eskaintzea horien etengabeko prestakuntza indartzeko eta 4.0 industriaren aldaketetara egokitzen laguntzeko.

Proiektu horretan, HETEL AIC – Automotive Intelligence Centrerekin lankidetzan arituko da, enpresa kideetako langileen kualifikazioa hobetzeko asmoz. Honetaz gain, Italiako, Erresuma Batuetako eta Alemaniako kideak ditugu proiektuan. Abantean!

20171106 162158