noticias eu

Aste honetan HETEL international Italiako Alba herrian da LAIT 4.0. Erasmus+ proiektuko kideekin batera. HETELek koordinatzen duen proiektu honek, ondorengo bazkideak ditu: Dundee and Angus College (UK), ROC Da Vinci College (NL), KTPMC (LT), APRO Formazione (IT) eta IK4 Tekniker.

Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako 5 egunetako ikastaroan parte hartu ondoren, HETELen 10 ikastetxeetako 28 irakaslek erronka handia daukate aurrean: enpresa txikiei diagnostiko teknologikoak egitea.

2018an diagnostiko teknologikoekin hasi ahal izateko, hauetan jarraitu beharreko metodologia eta formatua bilera honetan zehaztuko dira. Ondoren, Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetan egindako lan hau errepikatzea ahalbidetzeko asmoz, jarraitutako prozesuari buruzko gida garatuko da.

Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean eskuratu dezakezu: www.lait40.eu

lait Italia