noticias eu

Aste honetan zehar, HETEL ikastetxeetan 300 pertsonak baino gehiagok eztabaidatuko dute 4.0. industriaren aroko aurrerapen teknologikoei dagokienez izan beharreko gaitasunen inguruan. Ekintza hori Lanbide Heziketako Europako Astearen baitan dago (European Vocational Skills Week), eta aurten “Aurkitu zure talentua” du leloa.

Parte hartuko duten 21 ikastetxeetan, hiru agentez (ikasleak, irakasleak eta enpresak) osaturiko talde batek gaiaren inguruan eztabaidatuko dute, eta gero bideokonferentzia bidez konektatuko dira azterketa dagoeneko egin duten beste bi ikastetxerekin, hausnarketak partekatzeko. Ondorio horiek guztiak HETELen jasoko dira.

Jardunaldietan, mota honetako galderei erantzuten saiatuko dira: Pertsonek funtsezko zein gaitasun izan behar dituzte etengabe aldatzen ari den ingurunean? Gaitasun horiek Lanbide Heziketako ikastetxeetan beregana daitezke? Zein balio hartu behar dira kontuan kontratazio berri bat egiten denean? Izan ere, aldaketen gaur egungo abiadura kontuan hartuta, teknologia arloan batez ere, ikastetxean ikasitako ezagutza asko zaharkituta geratzen dira berehala. Hori dela eta, lan bizitzan zehar bereganatutako prestakuntza inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta horrek are gehiago nabarmentzen du zeharkako eskumen batzuek duten garrantzia.

Eztabaida horietan parte hartuko dute, besteak beste, Ikusi, Euskaltel, RPK, Goimek-Danobat, CIE Egaña, Jema Energy SA (Irizar Taldea), Talleres Elimotor, Prasa, Wolco, Batz Araluce, Ekin eta Noraybio enpresek.

Ugle Hetel Hiruki Teknologikoa