noticias eu

Erasmus+ edo Global Training bezalako mugikortasun programak, Lanbide Heziketako ikasle edo tituludunak atzerrian lan esperientzia bat izatea ahalbidetzen dute. Esperientzia honek beraien lan aukerak hobetzeaz gain (baita lanpostu hobeak izateko aukera ere), hiritar globalaren kontzeptua sortzen eta bizitza pertsonala eta profesionala kudeatzeko erabilgarriak izango diren gaitasunak lortzen laguntzen dute.

Ikasle eta tituludun hauek beraien atzerriko esperientziari probetxu maximoa atera dezaten, irakasleek ondorengo gaitasunak beharko lituzkete:

-        - Kulturarteko eta nazioarteko gaitasunak zuzenean Lanbide Heziketako curriculumetan integratzeko gaitasuna, ikasle guztiak landu ditzaten neurriren batean

-          - Mugikortasun aukerak ezagutzea, dauden programa ezberdinak, hauen kudeaketa prozesuak eta mugikortasunen zeharkako gaiak

-         -  Atzerrian lan praktikak egiteko dauden bide ezberdinak eta hauetan hartzen diren gaitasunen aitorpena nola lortu daitekeen aztertzea

Irakasleen gaitasun hauek hobetzeko xedearekin, mugikortasunen eragin positiboa handitzeko eta lanbide Heziketako Curriculumetan internazionalizazioa aspektu garrantzitsu giza ezartzeko,  HETELek WBL Summer School (WBL uda eskola) Europar proiektuaren lehenengo bilera parte hartu du Kolonian. Italiako Uniser erakundeak koordinatzen duen Europar proiektu honetan Alemaniako, Frantziako, Portugalgo eta Esloveniako bazkideak ere badaude.

Hasierako bilerako egun bi hauetan, 2018ko ekaineko azken astean izango den udako eskolaren estruktura diseinatu eta ikasketa helburuak zehaztu dira. 

 abendua 20171205 153241