noticias eu

Aste honetan HETEL international EURspace proiektuaren bostgarren bileran Perugian, Italian, izan da.

Aste honetan zehar, proiektuko kideak plataforma digital bat ateratzeko azken pausoak adostu dituzte. Plataforma honek mugikortasun proiektu batetan komunak diren ikaskuntza emaitzak  identifikatzen lagunduko duen metodologia jasoko du eta Europako Lanbide Heziketako curriculum ezberdinen arteko aspektu komunak lortzea erraztuko duena.

Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleei zuzendutako ECVET sistemaren erabilera ezagutzeko prestakuntza plataforman eskuragarri egongo da. Prestakuntza honekin mugikortasun proiektuaren kalitatea bermatu nahi da.

2018ko apirilean Portugalen gai hauen inguruko prestakuntza egingo da eta bertan HETELeko bi irakaslek parte hartuko dute.

Eurspace 20171214 102802 1