noticias eu

Egibide ikastetxeko 2 irakaslek Herbehereetako Heerlen hiriko ROC Arcus Collegen izan ziren urtarrilaren 9tik 12ra bitartean, HETELen Erasmus+ beka bati esker. Bisita honen helburua Automozio sektorearen azken garapenak ezagutzea izan da, MOB Raad Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteari esker.

Heerlen Alemania, Belgika eta Holandaren arteko mugan dago. Garapen polo bat da, bertan, automozioaren alorreko hainbat enpresa kokatzen direlarik. Bertako enpresa eta erakundeak Garage 4.0. proiektuan dihardute, etorkizuneko beharrei erantzuna emateko gai izango den garajea diseinatzeko helburua duena, alor horretan ezartzen ari diren aldaketak kontuan hartuta: informatika prozesuen bidez kontrolatzen diren motore elektrikoak, distantzian egindako diagnosiak, energia iturri berriak, kotxe autonomoak…

Ikastetxeak Heerlen eta Eupenen (Bégiva) dituen instalazioak bisitatzeaz gain, Coloniako Ford faktoria ikusteko aukera izan zuten, automatizatutako enpresa industrialaren adibide ona eta teknologia aldetik oso aurreratua dena.

Bisita honetan aldez aurretik jarritako helburuak bete ditugu, ikastetxeetan arlo honetako edukiak eguneratzeko eta etorkizunean proiektu ezberdinetan elkarlanean aritzeko aukerak zabaldu dizkigu bisita honek. 

egibide 1

egibide