noticias eu

Aste honetan HETEL international Novo Meston (Eslovenian) da, SIMPLE proiektuko kideekin batera. Erasmus+ proiektu honen helburua Peer Learning tekniken erabileraren praktika egokien partekatzea da, etorkin eta errefuxiatuak Europako LH sistemetan hobeto integratu daitezen.

Egun hauetan zehar, gure erakundeetan pertsona guztiak barnean sentitu daitezen erabiltzen ditugun metodoak partekatzeko aukera izan dugu, ikasle etorkinei emandako laguntzari arreta berezia jarriz. Esparru honetan, gure Esloveniako kidearekin (Grm Novo Mesto) lan egiten duten profesional batzuekin izateko aukera izan dugu, hauek hizkuntzarekin edo gizarte integrazioarekin arazoak dituzten ikasle etorkinei laguntza ematen diete.

Oso aberasgarria izan da eragile ezberdinak gizarte hobe baten alde lanean aritzen direla ikustea, askotan borondatezko langileak izanik. Oso abantean iruditu zaigu!

simple kopia