noticias eu

IKASLANek, HETELek eta Parkeen Sareak antolaturiko LH-KO ESPERIENTZIAREN FOROAk gazteen artean LHrekiko interesa piztea du helburu. Horretarako, bisitak egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia parkeetako punta-puntako hainbat enpresatara.

Batxilergoko 800 bat ikasle hartu ditu Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak. HETELek, Parkeen Sarea eta IKASLAN elkartearekin batera antolaturiko jardunaldiak ikasle gazteen artean ikasketa horiekiko interesa piztea du helburu. Horretarako, oso etorkizun hurbilean lantoki izan ditzaketen teknologia enpresetara hurbildu dituzte ikasleak. Hala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako teknologia parkeek bisitaz eta hitzaldiz osatutako aldi bereko programa bat garatu dute, euskal LHaren enplegagarritasun handia erakusteko. Izan ere, batez beste % 80ko enplegagarritasuna dute titulazio horiek guztiek, baina industria zikloen kasuan, % 100era hurbiltzen da.

Kopuru horiek giza dimentsioa har dezaten balio izan du foroak, graduatu diren zenbait ikasleren eta gaur egun ikasten ari diren beste batzuen parte hartzeari esker. Horiek azaldu dute zergatik matrikulatu ziren LHan. Horietako batzuk, gainera, Unibertsitate titulua eskuratu eta gero matrikulatzen dira. Horrez gain, prestakuntza dualaren bidez lantokietan praktikak egiteko aukerari esker, etorkizuneko aurreikuspenak nabarmen hobetu zaizkiela eta, areago, esperientzia horrek beren negozioak sortzeko prestatu dituztela azaldu dute. Esperientzia pertsonal horien berri izateaz gain, LHak enpresetan zein ospe ona duen ere egiaztatu ahal izan dute bisitan parte hartu duten ikasleek.

parkea copia