noticias eu

Bi urtetan zehar Elektronikako Oinarrizko Lanbide Heziketako eta erdi mailako Heziketa zikloetako ikasle eta irakasleentzat materialak garatu ondoren, aste honetan Grezian azken modulua bukatu dugu, sentsoreei buruzkoa hain zuzen ere.

Proiektu honetan elektronikako gaitasunen garapenerako modulu ezberdinak sortu dira, mikrokontrolatzaileak programatzeko PBPen erabilerarekin lotutakoak. Guztira 6 modulu sortu dira periferiko ezberdinen erabileran oinarritutakoak (teklatua, LCD pantaila, motore eta sentsore ezberdinen erabilera…). Material guzti hauek jasotzen dituen manual osoa ingelesez, gaztelaniaz, turkieraz, errumanieraz, Italieraz, grekeraz eta portugaleraz, proiektuaren web gunean eskuragarri izango da: www.pbpinvet.eu

atenas 2 copia