noticias eu

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastxeak HETEL elkartearekin batera beTEKu zabaltzen jardunaldia antolatu du.

Jardunaldi honen helburu nagusiena Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean lantzen ari den “Mikroelektronika: Proiektuen garapena eta mantenimendua” proiektuan lortutako emaitzen aurkezpena egitea izan da eta, ikastetxean etorkizunean jarraitu beharreko ildoei buruz hitz egin da.

Jardunaldia, hiru atalez osatua izan da. Lehenengo zatian, Ceit-Ik4ko Joseba Etxeberriak Industria 4.0k ekarriko dizkigun erronkei buruz hitz egin digu. Jarraian, “Kolobot” robot kolaboratzailean lortutako emaitzak aurkeztu dira Andoaingo La Salle Berrozpeko Urko Alviraren eskutik, eta bukatzeko, Josema Fernandezek Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean, “FPGA”ekin erabiltzen diren tresnak eta adibide bat aurkeztu du. 

beteku LSB