noticias eu

Trokelgintzako adituen hirugarren promozioko ikasleek hasi berri dute “Trokel diseinua eta fabrikazioa, xafla metalikozko piezak eskuratzeko” espezializazio ikastaroa, Gestamp Technology Institutek Boroako AIC-n dituen instalazioetan. Hilabete hauetan ikasleek trokelgintza arloko prestakuntza espezializatua jasoko dute erronken bidezko metodologia aktibo eta kolaboratiboa erabiliz. Irakasle taldearekin batera enpresetako adituak parte hartu dute erronka hauen definizioan.

Lanbide Heziketako 7 ikastetxetatik (Txorierri, Maristak, Somorrostro, Zulaibar, Salesianos Deusto, Elorrieta Errekamari eta Mungia) datozen 18 ikasle hauek beraien prestakuntza prozesua automozio sektoreko enpresa ezberdinetan jarraitzen dute: Gestamp, Matrici, Batz, Cie automotive, Irudi eta Garita.

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du.

Zorte on guztioi! Abantean!

trokelgintza 1