noticias eu

Urtean behin, Network of Networks (NoN) sareak bilera egiten du partaideren baten egoitzan, Lanbide Heziketaren arloan sareko kide diren estatu eta herrialdeetan (Finlandian, Herbehereetan, Ipar Irlandan, Eskozian eta Euskal Autonomia Erkidegoan) lantzen ari garen bide berriei buruzko informazioa partekatzeko, baita eskualdeko/estatuko sareak osatzen dituzten ikastetxeen arteko lankidetza modu berrien inguruan hitz egiteko ere.

Aurtengo topaketa aste honetan egin da HETELeko kide den Otxarkoaga Prestakuntza Zentroan. Asteartean eta asteazkenean LHko ikastetxeetako 34 irakaslek eta koordinatzailek batera landu zituzten hainbat gairen inguruko proiektuetarako ideiak: LHko irakasleentzako gaitasun berriak, energia eraginkortasunaren arloko proiektu teknologikoak, LH industrialean genero berdintasuna sustatzea edo 4.0 gaitasunak profesional berrientzat.

Gainera, aipatutako herrialdeetako irakasleek HETEL Abantean ikastetxeetako batzuk bisitatzeko aukera izan zuten: Nazaret Zentroa (Donostia), enplegurako eta ekintzailetzarako prestakuntzari buruz ikasteko; Egibide (Gasteiz), lankidetzako ikaskuntzaz eta goi mailako hezkuntza erakundeekiko lankidetzaz gehiago jakiteko; eta Somorrostro (Muskiz), proiektu teknologikoak eta enpresekiko lankidetza zertan diren ikusteko.

Datorren urtean Ipar Irlandan bilduko da NoN, Lanbide Heziketa hobetzen jarraitzeko.

Bien bitartean, Bilboko gure topaketan zehaztu genituen ideiak lantzen jarraituko dugu!

noN