noticias eu

Aurreko udan MobiliTeach uda eskolaren lehen esperientzia pilotua izan genuen Bolonian (Italia). Eskola honen helburuak mugikortasunaren kudeaketa hobetzea eta ikasleak nazioarteko esperientzia batetarako ondo prestatzea dira. Lehen esperientzia honetan 21 Lanbide Heziketa irakasle eta mugikortasun arduradunek parte hartu zuten, Eslovenia, Italia, Euskadi, Alemania eta Frantziatik etorritakoak.

Aste honetan proiektuko kideak Portugalgo Ourém herrian egin dute bilera lehenengo esperientziaren emaitzak baloratzeko, partaide guztien ekarpenak jaso ondoren. Helburua Frantzian hurrengo urtean izango den udako eskolaren esperientzia hobetzea da.

Lehenengo edizioaren programa eta emaitza batzuk proiektuaren web gunean eskuragarri daude www.mobiliteach.net

Hurrengo uda eskolaren berri web orrialde honen bidez emango dizuegu!

MOBILITEACH PORTUGAL 1