noticias eu

Robotikako adituen lehenengo promozioko ikasleek hasi berri dute “Ekoizpen-bitartekoen kudeaketa automatizazio altuko industrian” espezializazio ikastaroa, Automotive Intelligence Centre-k (AIC) Boroan dituen instalazioetan. Prestakuntza honek alor honetan enpresek duten kualifikazio handiko pertsonen beharrari erantzuten dio. Hilabete hauetan ikasleek Robotikako prestakuntza espezializatua jasoko dute erronken bidezko metodologia aktibo eta kolaboratiboa erabiliz. Irakasle taldearekin batera enpresetako adituak parte hartu dute erronka hauen definizioan.

Lanbide Heziketako 8 ikastetxetatik (Txorierri, Maristak, Somorrostro, Salesianos Deusto, Lea Artibai, Egibide, MGEP eta Bidebieta) datozen 12 ikasle hauek prestakuntza prozesua enpresa ezberdinetan jarraitzen dute: Robótica, Irudi, Ingemat, Dibal, RPK, Pierburg, Inauxa, Cikautxo, PMG Polmetasa eta Nemak. Ikasleak Txorierri Politeknika Ikastegian daude momentu honetan prestakuntza jasotzen.

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eta Lanbideren laguntza jasotzen du.

Zorte on guztiei!

Abantean!

Especializazioa robotika