noticias eu

Pasadan asteartean HETELek koordinatutako LAIT 4.0 Erasmus+ proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren IK4-TEKNIKERren egoitzan. IK4-TEKNIKER kide klabea izan da proiektu honetan.

Jardunaldi honetara Lanbide Heziketako arlo ezberdinetako (fabrikazio mekanikoa, automatizazioa, elektronika,…) 14 irakasle eta 60 ikasle hurbildu ziren. Jardunaldian honako gai hauek azaldu ziren: industria 4.0 zer den, ekarri duen negozio ereduen aldaketa eta honek, etorkizuneko langileak prestatu ahal izateko Lanbide Heziketan nola eragiten duen, ikasketetako edukietan edo ikasteko metodologietan, adibidez.

Jardunaldiaren programa web gunean ikus daiteke (berrien atalean): www.lait40.eu . Honetaz gain, proiektuan garatu diren material guztiak webgunean eskuragarri dituzue, “intelectual outputs” atalean.

lait