noticias eu

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan, emakumeak ezarritako moldeak hautsi eta Lanbide Heziketa industriala egitea helburutzat duen #LHaitzindariak proiektua aurkeztu da. Ikasketa hauek egiten duten emakume kopurua %10a da, hau dela eta, HETELek, bbk babesle nagusi moduan eta Euskaltelen laguntzarekin, kanpaina hau habian jarri du.

Kanpaina honetan HETEL ikastetxeetako 10 ikasle ohik parte hartu dute (Ainara Carreras, Ana María Sterciuc, Ane González, Edurne Fernández, Erika Domínguez, Leire García, Marta Vázquez, Nerea Oria, Noelia Tejerina eta Yaiza Guerra). Neska hauek heziketa ziklo industriala egin ondoren, beraien lanpostuetako esperientzia azaltzen digute. Mila esker guztiei proiektu hau ahalbidetzeagatik eta neska gazteei Euskadiko lanpostu industrial batzuen berri ematearren!

Azkenik, Ana Villate, Carmen Arrazola, Garbiñe Biurrun eta Irati Astondoa eskertu nahi ditugu, beraien esperientzien berri ematearren eta beste emakume batzuk beraien istorio propioa idazteko erreferentzia izateagatik.

Kanpainako materialak esteka honetan eskuragarri dituzue: http://www.hetel.eus/index.php/eu/aitzindariakfp

01 Rp Hettel