noticias eu

Ekintzailetza Europar herrialde gehienetako Lanbide Heziketa zikloak barneratuta daukaten kontzeptua da. Euskal Herriaren kasuan “Enpresa eta ekimen sortzailea” goi mailako Lanbide Heziketa ziklo guztietan ematen den ikasgaia da. Hala ere, batez ere enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko prozesua du ardatz moduan. Honetaz gain, ikasgai bakar batetik jokabide ekintzaileak sustatzea oso zaila da.

Hau izan da CiTE (Confidence in Teaching Entrepreneurship) ekintzailetza Lanbide Heziketako kurrikulumetan nola barneratzen den ezagutzea helburutzat duen Erasmus+ proiektuaren abiapuntua. Honetarako Erresuma Batua, Espainia, Finlandia, Holanda, Frantzia, Portugal, Luxenburgo eta Estoniako materialak aztertuko ditugu, landuta ez dauden alderdietako materialak garatzeko asmoz.

Egoera aztertzearen lehenengo fasea ia bukatuta, Finlandiako Tampere herrian bildu ginen bazkide guztiak, Erresuma Batuko College Partnership-ek koordinatuta. Bilera honetan, ekintzailetzan prestakuntza emango duen irakaslearen profil idealari buruz izan dugu eztabaida, profil hau garatzeko materialak sortzeko helburuarekin.

Bilera honetan HETEL ikastetxeetako 2 irakasleren partaidetza izan genuen, Donostiako Nazaret zentrokoa eta Gasteizeko Egibidekoa, emaitza hauek lortzen lagunduko digutenak.

Hurrengo hilabeteetan material hauetako edukiak landuko ditugu eta Durangon irailean izango dugu hurrengo bilera. Proiektuari buruzko informazioa web orrialde honetan jarraitu dezakezu: https://www.citeerasmus.com/

Anonimous cite web