noticias eu

Gaur Poiteknika ikastegia Txorierrrin egingo den “Trokel diseinua eta fabrikazioa, xafla metalikozko piezak eskuratzeko” espezializazio ikastaroaren aurkezpen jardunaldia izan dugu.

Jardunaldi honetan, 4 Lanbide Heziketako ikastetxetako (Txorierri, Maristak, Somorrostro eta Deustoko Salestarrak) 9 irakaslez osatutako lantaldeak espezializazio ikastaroaren planteamendua, edukiak eta metodologia azaldu du. Ondoren ikastetxeko instalazioak bisitatu dira.

Parte hartzen duten 8 ikasleak momentu honetan enpresetan daude lanaldi osoan (Estampaciones Rubi, RPK, MB Tooling eta ITP) eta irailetik aurrera enpresako egonaldia Politeknika Ikastegia ikastetxeko ikastaroarekin partekatuko dute.

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren, enpresen eta Bankia Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Zorte on guztioi! Abantean!

trokelgintzako espezializazio