“Trokelen diseinua eta fabrikazioa, xafla metalikozko piezak eskuratzeko” espezializazio ikastaroari hasiera eman diogu gaur Politeknika Ikastegia Txorierrin. Parte hartzen duten ikasleek, hilabete hauetan zehar trokelgintzaren alorreko prestakuntza berezitua jasoko dute, erronka bidezko metodologia kolaboratiboa erabiliz. Ikasle hauek taldean lan eginez ebatzi behar dituzten erronken definizioan enpresetako adituek parte hartu dute, HETELeko 4 ikastetxetako 9 irakaslez osatutako lantaldearekin batera (PI Txorierri, Maristak, Somorrostro eta Salesianos Deusto).

HETELek Bizkaian estrategikoa den trokelgintzako sektorearekin harreman estua dauka, ACICAE klusterrak antzemandako prestakuntza eta kontratazio beharrizanei erantzuna ematen saiatzen garelarik.

Proiektu honetan Txorierri, Egibide, Elorrieta Errekamari eta Mungiako Lanbide Heziketa ikastetxeetako 8 ikaslek parte hartzen dute. Ikastaroa jasotzeaz gain, ondorengo enpresetan jarraitzen dute beraien prestakuntza prozesua: Estampaciones Rubi, RPK, MB Tooling, Federtek eta ITP.

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren, enpresen eta Bankia Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Zorte on guztioi! Abantean!

TROKELGINTZA