erasmus eu

Urtero, bere ikastetxeetako irakasleen eta ikasleen joan etorriak kudeatzen ditu HETELek.

  • Oinarrizko LHko 10 ikasle inguruk, tutoreek lagunduta, hilabeteko praktikak egiten dituzte Europako enpresetan.
  • Erdi mailako LHko 30 ikasle inguruk 3 hilabeteko praktikak egiten dituzte Europako enpresatan
  • Goi mailako LHko 70 ikasle inguruk 3 hilabeteko praktikak egiten dituzte Europako enpresatan
  • Ikastetxeetako 20 profesional inguruk Europako ikastetxe eta erakundeak bisitatzen dituzte jardunbide egokiak partekatzeko
  • Europako 20 profesional inguruk bisitatzen gaituzte gure ikastetxeek eta elkarteak esparru eta teknologia jakin batzuetan egiten duten lana ezagutzeko

Gure ikastetxeren bateko, edo bisitatu nahi gaituen Europako ikastetxeren bateko ikasle edo profesionala bazara... Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean