LEGEZKO OHARRA

Legezko ohar honen bidez, HETEL elkarteak Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutako eskakizunak betetzen ditu, eta xede horrekin, identifikatzeko datu hauek ematen ditu. 

SOZIETATEAREN IZENA: HETEL elkartea.

HELBIDEA: Andra Mari 5, 48200 DURANGO, BIZKAIA.

IFK: G48409205.

Datu pertsonalen babesa

Interneteko orri honen bidez jasotako datu pertsonalak horiek babesteko indarrean den araudiaren arabera tratatuko dira (Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Araudi Orokorra). 

Ildo horretan, jakinarazten dizugu orri honen bidez emango dizkiguzun datuak erakunde honen ardurapeko tratamendu automatizatuko erregistroan sartuko direla, zure informazio eskaera kudeatzeko eta gure jardueraren berri emateko.

Gure pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu dagokion estekan. 

Segurtasuneko neurriak

HETEL elkarteak jakinarazten dizu beharrezko neurri teknikoak eta antolaketakoak ezarrita dituela tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, datu horiek aldatu, galdu eta baimenik gabe erabili eta/edo eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta arriskuak.  

Hori guztia bat dator datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiarekin (Datu Pertsonalak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Araudi Orokorrarekin).

Jabetza intelektuala 

HETEL elkartea da web orria osatzen duten elementuen titularra: iturburu kodearen, nabigazio egituraren, datu basearen, edukiaren eta diseinu grafikoaren (menu, nabigazio botoi, testu, irudi, testura, grafiko eta abarren) titularra; edo, bestela, osagai horiek erabiltzeko baimena du.

Edukiak

HETEL elkarteak eskubidea izango du webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko, aldez aurretik ohartarazi gabe. Aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak, baita horiek aurkezteko modua eta kokalekua ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du HETELek eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko; eduki eta zerbitzu horiek legez kontrako edo fede onaren eta legezko ordenamenduaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko; HETELen, horren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalterik ez eragiteko; sarean ez sartu edo zabaltzeko birus informatikorik edo aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisikorik edo logikorik.

Webgunearen edukia eta estekak

HETELen ez gara izango gure webguneko edukien erabilera okerraren erantzule; edukiak eskuratu edo erabiltzen dituen pertsona izango da erantzule bakarra. Era berean, webgune honetatik abiatuta esteken edo bilatzaileen bidez eskuratutako hirugarrenen web orrietako edukien erantzule ez gara. 

Web orria eguneratzea eta aldatzea

HETELek eskubidea izango du bere webguneko informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu edo kentzeko, aldez aurretik ohartarazi gabe, eta ez du horregatik inolako erantzukizunik hartuko bere gain. 

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

Interneteko konexioak iraun bitartean ekipamendu informatikoek izan ditzaketen arazo tekniko edo matxuren ondoriozko erantzukizunik ez du izango HETEL elkarteak; era berean, hirugarrenek HETELen kontroletik kanpo egindako legez kontrako esku hartzeen ondoriozko kalteen gaineko erantzukizunik ere ez du izango. Halaber, ez dugu erantzukizunik izango emandako informazioan egon daitezkeen akatsen, hutsegiteen edo ez-egiteen ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen edo galeren aurrean, informazio hori gureak ez diren iturrietatik badator.

Cookieen gaineko politika:

Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, cookieen bilketa eta tratamendu politikari buruko informazioa eskainiko dizugu jarraian.

ZER DIRA COOKIEAK? Web orri jakin batzuetara sartzean erabiltzailearen ordenagailuan deskargatzen den fitxategia da cookiea. Cookieei esker, web orri batek erabiltzailearen edo horren ekipamenduaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratu dezake, besteak beste, eta, informazio horren eta ekipamendua erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. 

NOLAKO COOKIEAK ERABILTZEN DITU WEB ORRI HONEK? Web orri honek analisi cookieak erabiltzen ditu. Horien bidez erabiltzaile kopurua kuantifika daiteke eta, horrela, eskainitako zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilera neurtu eta estatistikoki azter daiteke. Ez dira erabiliko inolaz ere orrialdearen erabiltzailea identifikatzeko. 

COOKIEAK DESKATIBATU ETA EZABATZEA

Zure ekipamenduan instalatuta duzun nabigatzailearen aukerak konfiguratuz, instalatuta dituzun cookieak baimen, blokea edo ezaba ditzakezu. Cookieak desaktibatuz gero, litekeena da eskuragarri zeuden zerbitzu batzuk jada ez egotea erabilgarri. Nabigatzaile bakoitzean cookieak desaktibatzeko modu bat dago, baina normalean Tresnak edo Aukerak menutik egin daiteke. Era berean, nabigatzailearen Laguntza menuan jarraibideak aurkituko dituzu. Webgune honetan, erabiltzaileak edozein unetan erabaki ahal izango du zein cookie nahi dituen.

Zure ekipamenduan instalatuta dituzun cookie-ak baimen, blokea edo ezaba ditzakezu instalatuta duzun nabigatzailearen aukerak konfiguratuz:

Microsoft Internet Explorer edo Microsoft Edge: http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/Block-or-allow-cookies

Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/impedir-que-los-sitios-web-guarden-sus-preferencia

Chrome: https://support.google.com/accounts/answer/61416?hl=es

Safari: http://safari.helpmax.net/es/privacidad-y-seguridad/como-gestionar-las-cookies

Opera: http://help.opera.com/Linux/10.60/es-ES/cookies.html

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa 

Baldintza orokor hauek Espainiako legedia betetzen dute. Webgunearen edo bertako jardueraren kontura sor litezkeen auzietan Durangoko Epaitegiek izango dute eskumena, eta erabiltzaileak espresuki uko egiten dio legokiokeen beste edozein forori.

PRIBATASUN POLITIKA

 

Datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari dagokienez, pertsona fisikoen babesa arautzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudiak xedatutakoarekin bat, honako alderdi hauei buruzko informazioa emango dizugu:

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

HETEL elkartea da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Elkartearen helbidea: Andra Mari 5, 48200 DURANGO BIZKAIA; IFK: G48409205.

TRATATZEN DITUGUN DATU PERTSONALEN HELBURUA

Zure datu pertsonalak honako helburu hauetarako trata daitezke:

 -Beka eskabideak kudeatzeko.

 -Gure zerbitzuei buruzko informazio eskaerak kudeatzeko.

 -Euskadin dauden Lanbide Heziketako Ikastetxeen eskaintza akademikoen berri emateko.

 -Gure zerbitzuak garatu eta eskaintzeko.

-Eskaintzen ditugun zerbitzuei dagozkien legezko eginbeharrak betetzeko.

ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGEZKO LEGITIMAZIOA

Zure datuak tratatzeko legezko oinarria pertsona interesdunak emandako baimena da.

NOIZ ARTE GORDEKO DIRA ZURE DATUAK?

Beka eskatzen dutenen datu pertsonalak gorde egingo dira datuok biltzeak dituen helburuetarako beharrezko diren bitartean, eta helburu horietatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen balizko erantzukizunak argitzeko beharrezko diren bitartean.

Lanbide Heziketako Ikastetxeen hezkuntzako eskaintzaren berri jaso nahi dutenen datu pertsonalak gorde egingo dira datuok biltzeak dituen helburuetarako beharrezko diren bitartean.

Legezko eginbeharrak betetzeko, tratatu diren datuak aplikagarria den legerian finkatutako epean gordeko dira.

Interesdunari harpidetu dituen komunikazio elektronikoak bidaltzeko tratatu diren datuak gorde egingo dira, interesdunak berak newsletterrean baja eman arte eta/edo ezerezteko eskubideak erabili arte.

NORI EMAN AHAL IZANGO ZAIZKIO DATUAK?

Eman dizkiguzun datu pertsonal jakin batzuk aipatutako helburuetarako laga ahal izango zaie hauei.

Behar denean, HETEL sareko ikastetxe batzuei (http://hetel.eus/index.php/eu/ikastetxeak web orrian azaltzen direnei); finantza erakundeei, bekaren ordainketa kudeatzeko; bekadunaren asegurua kontratatu den aseguru etxeari; enplegatzaileei, laneko bitartekaritza kudeatu eta sustatzeko; eta enpleguko zerbitzu autonomikoei. Gainera, Legeak baimendurako bestelako datu lagapen batzuk ere egin daitezke.  

ESKUBIDEAK

Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta mugatzeko eskubideak, eta datuen babeserako araudian jasotako gainerako eskubide guztiak erabiltzeko, eskutitz bat idatzi behar duzu goian agertzen den posta helbidera, edota mezu elektroniko bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Zuzenbidean baliozkoa den froga batekin batera bidali beharko da mezua, nortasun agiriaren fotokopiarekin, adibidez, eta gaian «DATUEN BABESA» adierazita.

Horretarako idatziak honako esteka hauen bidez deskarga daitezke:

https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf

https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf

https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf

https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf

https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf

https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean zure datu pertsonalen erabilerari buruz erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizugu.

DATUEN SEGURTASUNA

Eman zaigun informazio pertsonala modu konfidentzialean tratatuko da eta segurtasun eginbeharrak beteko dira baimendu gabeko hirugarrenak datuetara sartzea ekiditeko, datuok aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea saihesteko.