Lanbide Heziketak ere eskaintzen die ikasleei nazioarteko esperientziaren abantailez gozatzeko aukera.Maiatzaren 4an, HETELek, Euskaltel Konekta fundazioaren eskutik, e-motive proiektua aurkeztu die batxilergoko 80 ikasle ingururi.
HETEL da e-motive proiektuaren koordinatzailea eta lankide ditu Italiako IFOA (LHko ikastetxeen sarea) eta EfVET (LHko ikastetxeen Europako sarea).e-MOTIVE nazioartekotze esperientzia bat da, Fabrikazio Mekanikoaren Diseinuko goi mailako LH zikloan. La Salle Berrozpeko (Andoain) eta Egibideko (Gasteiz) irakasleek erronka bat diseinatu dute Italiako irakasleekin batera, eta, ondoren, ikastetxe horietako ikasle talde batek ebatzi behar izan du, online lan eginez. Ikasleek ia hiru hilabetetan zehar ebatzi behar izan duten erronka hori aerosorgailu baten diseinua da.HETELen Diseinuaizeneko ikastetxeen arteko proiektuaren anaia europarra da. Diseinua proiektuan, elkarteko kide diren zenbait ikastetxetako ikasleen artean osatu dituzte lantaldeak.
e-MOTIVE proiektuaren berezitasuna da ikasleek taldean egin behar dutela lan, hau da, hainbat lekutan kokatuta jardun behar dutela —bakoitza bere ikastetxetik—, eta hori guztia teknologiei esker eta ingelesa erabiliz.Proiektuan zehar, Euskadiko 6 ikasle Italiara joan ziren, Xabier Puertas eta Asier Abarca irakasleekin batera, taldekide italiarrak ezagutzera.Gero, 7 ikasle italiarrek Euskadiko ikastetxeak bisitatu zituzten, proiektuaren azken aurkezpena egiteko eta irakasleek hura ebaluatzeko.
Prozesu osoa e-motive metodologian islatu da.Metodologia horren bitartez, HETELek erakutsi nahi izan du nazioartekotzeak ez dakarrela nahitaez fisikoki mugitu beharra, eta ikastetxetik bertatik atera gabe ere egin daitekeela lan, nazioarteko testuinguru batean.Izan ere, gaur egun, horrela dihardute ia enpresa gehienak.Kokalekua dagoeneko ez da nazioartekotze gaitasuna baldintzatzen duen faktore bat.Informazio gehiago:http://e-motive.vet// eta https://youtu.be/C-8yP2Y12tA
Jardunaldiaren egitaraua hauxe izan da:
– Julen Elgeta, HETELeko lehendakaria:HETELi buruzko aurkezpena
– Juan Jesús Capellán, Diseinua proiektuaren lehenengo koordinatzailea:Diseinua proiektuaren aurkezpena
– Tamara Rodríguez, nazioarteko proiektuen koordinatzailea:e-motive proiektuaren aurkezpena
– Iban Madariaga, Euskalteleko aditua:Zeharkako gaitasunak (IKTak, hizkuntzak…)eta kokapen anitzeko lana
Kokapen anitzeko proiektu bati heltzeko orduan, komunikazioaren teknologiek berebiziko garrantzia hartzen dute.Euskaltel Konekta fundazioak arlo horretan hartzen du parte e-motive proiektuan. Entzutea eta laguntzea du helburu, lan munduan lehen pausoak eman nahi dituzten gazteen proiektuak bideratzea. Programaren bidez, ikasleek benetan bizi dezakete lan merkatura ateratzean aurkituko dutena.
Euskalteleko Bezeroen Ingeniaritzaren arloko arduradun Iban Madariagak sektorearen joera nagusiei buruz duen ikuspegia azaldu du, eta teknologiaren munduaren barruan karrera egiteko aukerak aipatu dizkie ikasleei.Aukerak, eskakizunak eta prestakuntza, igurikimenenak eta etorkizuneko lan arlo berriak hizpide hartuta, gai horiei buruzko ideiak partekatu dituzte.«Teknologiaren mundua ez da, inolaz ere, ingurune estatiko eta motela, iraultza berrien agertokia baizik. Horrenbestez, ondoen kokatuta daudenak aitzindari izango dira gizarte berrirako aldaketaren bidean», adierazi du.Era berean, behar berriei, gainditu beharko diren erronkei eta gure gizartearen bilakaerari buruz ere hitz egin du Iban Madariagak. Batez ere, etorkizun hurbilean funtsezko osagaiak izango direnak izan ditu hizketagai.