HETEL Abantean ikastetxeak bereizten dituzten baloreetako bat nazioartekotzea da. Lanbide heziketarekin eta enpresarekin lotura duten mundu osoko ikastetxe eta erakundeekin harremanetan da HETEL Abantean, eta sare horrek hainbat aukera ematen dizkigu:
- Erasmus+ bekei esker, Europako enpresatan esperientzia eskain diezaiekegu gure ikastetxeetako ikasleei (Erasmus).
- Munduko edozein tokiko enpresetan nazioarteko esperientzia eskaintzen diegu Goi mailako tituludunei (Unibertsitatea eta goi mailako Lanbide Heziketa). (Global Training).
- Mundu osoko LHko ikastetxeekin, unibertsitateekin eta enpresekin lan egiten dugu, gure irakasleak etengabe eguneratuta egon daitezen, ikuspuntu tekniko, pedagogiko eta konpetentzial batetik.(Proiektuak)
Talentua munduko edozein tokitan sortzen eta garatzen baita.