2009an abian jarritako elkarlaneko proiektua, non 4 ikastetxetako (Egibide, Zabalburu, Salesianos Deusto eta Somorrostro) Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako 60 ikasle inguruk hartzen duten parte. Ikasleek taldetan lan eginez, hainbat aplikazio zerbitzari instalatuko dituzte ikastetxe bakoitzean, hainbat egoitza dituen enpresa bat simulatuz.
Euskaltelek proiektu honen aldeko apustua egin du hasieratik. Aurten, HETEL abantean posizionamendua jarraituz, elkarlan honetan aurrera pausu bat eman nahi izan dugu eta erakunde bien arteko harremana sendotu. Ondorioz, erakunde bien partaidetza aktiboagoa izango da eta Share proiektuaren hasiera ekitaldia Euskaltelek Zamudion duen egoitzan egingo da. Ekitaldiaren programa hau izango da:
10:00 Ongi etorria Sabino San Vicente (Euskaltel Konekta Fundazioaren gerentea)
10:10 Sarrera Julen Elgeta (HETELen Lehendakaria)
10:20 Iban Madariaga (bezeroen ingenieritza). Neurrira egindako komunikazio zerbitzuen diseinua
11:00 Oscar Salán (SHARE-STI proiektuaren koordinatzailea). Proiektuaren aurkezpena
12:00 h. Amaiera eta talde argazkia
Julen Elgeta Lehendakariak aurkezpenean nabarmendu duenez “HETELek aurten, bere 30 urteurrenean, ABANTEAN posizionamendua deritzonaren aldeko apustu sendoa egin du. Hau da, gure helburua HETEL ikastetxeakLanbide Heziketako abangoardian egon daitezen, gure ikasleek LH bikaina izan dezaten eta, orokorrean, erreferentzia den marka baten baloreak transmititzea da”. “Benetako proiektu berritzaileen alde egiten dugu, gaur aurkeztuko denaren modukoen alde. SHARE proiektuan, funtsezkoa da Euskaltelekin lankidetzan aritzea, hain zorrotza den LH berri honetan proiektuari ezinbestekoa den balio erantsia emateko. Lankidetzako alderdi berriak aztertzen ari gara, LH telekomunikazioen sektoreko egungo teknologietara eta etorkizun hurbilean abian jarriko direnetara hurbiltzeko”.