HETELen nazioarteko estrategia indartzeko aliantzak. Abantean!

HETELek, Holandako, Ipar Irlandako, Finlandiako eta Eskoziako Lanbide Heziketako ikastetxe-sareekin batera, erasmus+ KA3 «VET Network of networks» proiektuan parte hartu du, Herbeheretako “Onderwijsgroep Tilburg” ikastetxearen gidaritzapean.

Proiektu honen helburua da Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzea gure ikastetxeetan, nazioartekotze-estrategia definituz eta Europako lankidetza-sarea indartuz. Jarduera horiei esker, halaber, HETELen nazioarteko estrategia indartu da eta haren Europako aliantzen sarea.

Aste honetan, “Network of Networks VET leaders” konferentzia egin da Bruselan, eta aukera bat da sare ezberdinetako Lanbide Heziketako ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetako pertsonentzat, informazioa eta interesak trukatzeko eta nazioarteko lankidetzarako aukerak identifikatzeko. Ekitaldian zehar, gainera, Mrs. Helène Barry, EACEAkoa eta Mrs. Ana Carrero, Deputy Head of Unit Vocational Education and Training – DG Employment (European Comission) gurekin izango ditugu.

Topaketan, ofizialki plazaratu ziren Europako Lanbide Heziketaren esparruan oso garrantzitsuak diren 5 gairen inguruan sortu diren nazioarteko 5 lantaldeak: iraunkortasuna, LH duala, nazioartekotzea, berrikuntza pedagogikoa eta digitala eta ekintzailetza. Gainera, 5 sareen arteko lankidetza-akordioa sinatu zen, ekintza sinboliko eta formal gisa, gure oraingo eta etorkizuneko lankidetza mantentzeko eta zabaltzeko konpromisoa indartzen duena. Abantean!

KA3 sinadura

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.