Ekainaren 3an HETELen Erasmus beka bati esker Vaasako Vamia ikastetxea bisitatu ahal izan nuen, Finlandian. Han Clausekin (Study counsellor) elkartu nintzen eta lan-metodologiei, ikasgeletako aurrerapen teknologikoei eta mugikortasunei buruzko informazioa partekatu genuen.
Bileraren ostean, ile-apainketa eta estetika tailerra bisitatu genuen. Ondoren, Maltako ikasleek eta bertako irakasleek automobilgintzako tailerretara egiten zuten bisitarekin bat egin nuen, Clausek kontatu zidana praktikan ikusteko.
Hurrengo egunean, ostalaritza-instalazioetatik ibilbide bat egin genuen, eta ikasleak trukatzeko aukeraz hitz egin genuen. Gainera, atzerriko ikasleek ostatu hartzen duten egoitza bisitatu nuen.
Bisita oso emankorra izan zen, lan egiteko eta eskolak emateko modu desberdinak ikusi bainituen. Gainera, praktiketako ikasleak trukatzeko akordio batera iritsi ginen. Abantean!