Robotika eta trokelgitzako LH Dualeko espezializazio ikastaroen hasiera ekitaldia

Euskadiko automozio sektorerako trokelgintzaren eta robotikaren alorreko LH Dualeko espezializazio programen hasierako ekitaldia egin da gaur AIC-Automotive Intelligence Centerren Boroako instalazioetan. HETELek antolatu ditu programok AIC-Automotive Intelligence Centerrekin elkarlanean, eta Lanbide eta LHko Sailburuordetzaren laguntza jasotzen dute.

Ikasturte hasierako ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Teknologiako eta LHko Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadrid; HETELeko lehendakari Julen Elgeta; AIC/ACICAEko Ezagutzaren Kudeaketako zuzendari Aitor Ruiz; bai eta prestakuntza honetan parte hartu duten LHko ikastetxetako ikasle eta irakasleak ere. Ekitaldiaren amaieran bisita egin zaie AICren instalazioei, bertan baitaude arintzean, fabrikazio aurreratuan eta ibilgailuen garapen birtualean espezializatutako zentroak, bai eta Gestamp Technology Institute bera ere. Puntako ekipamendu horiek ekimena jorratzeko gune ezin hobeak dira, ikasleek benetako lan eremuan jarduteko aukera izango baitute, beraien ikaskuntzan lagungarri izateko egokitzapenak eginda.

Zehazki, alde batetik pieza metalikoa lortzeko trokelak diseinatu eta fabrikatzeko ikastaroa (trokelgintzakoa) abian jarri da. Ikasleek enpresetako egonaldiak eta AICn eta GTIn egindakoak txandakatuko dituzte. 18 ikasle hasiko dira ikastaro horretan, eta, besteak beste, Matrici, Garita, Batz, Cie Automotive, Irudi eta Gestamp enpresetan egingo dute jarduna.

Beste alde batetik, Industria oso automatizatuan ekoizpen bitartekoak kudeatzeko ikastaroa (robotikakoa) ere jarri da abian, eta, aurreko kasuan bezala, ikastaroak enpresetako egonaldiak eta AICn egindakoak txandakatuko ditu. Programa honetan 12 ikasle daude guztira, eta, besteak beste, Inser Robotica, Irudi, Ingemat, Dibal, RPK, Pierburg, Inauxa, Cikautxo, PMG eta Nemak enpresetan arituko dira.

IMG 3142 copia 1

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.