FINLANDIAN IZAN GARA EKINTZAILETZA SUSTATZEKO COACHINGARI BURUZ IKASTEN

Politeknika Txorierri HETEL abantean ikastetxeak “NET-ENT. Networking for Entrepreneurship” Erasmus+ proiektuan parte hartzen du. Proiektuaren helburua Lanbide Heziketako ikaslerian ekintzailetza sustatzea da ikuspegi ezberdinak erabiliz, hala nola, coaching tresnak, CANVAS eredua edo heziketa ziklo ezberdinen arteko hainbat jakintza alorretako proiektuak.

Proiektu honen ekintzetako bat, Lanbide heziketako irakasleei zuzenduriko prestakuntza ekintza bat antolatu eta ematea da, Coaching tresna hauei buruzkoa, tresna hauek ikasleen garapen pertsonal eta profesionalean nola lagundu dezaketen azaltzeko.

Haaga- Heila Finlandiako Unibertsitatean jasotako prestakuntzan, Txorierriko irakasleez gain, HETELen Erasmus+ mugikortasun bekei esker, HETELeko beste bi ikastetxetako irakasleak (Irungo La Salle eta UGLE) eta HETELen nazioarteko proiektuen arduradunak ere parte hartu dute. Prestakuntza honetan talde bakoitzak ikasitako Coaching tresnak bere erakundean nola ezarriko dituen aurkeztu behar izan du.

Eskerrik asko Politeknika Txorierri aukera hau ematearren!

finlandia 1 copia

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.