CircularVET: Lanbide Heziketa jasangarriago baterako beste urrats bat

Aste honetan, CircularVET proiektuaren hirugarren bilera egin da Norvegian.
Bilera oso emankorra izan da:

  • Jasangarritasunari buruzko MOOC ikastaro bat egiaztatu da, irakasle, ikasle eta metalgintzako sektoreko profesionalentzat.
  • ZeroCarbon Tool tresna probatu da, Lanbide Heziketako metalgintzako tailerretan karbono-aztarna neurtzeko.
  • Ekonomia zirkularrean oinarritutako prestakuntza berritzaile baten diseinuan aurrera egin da.

Bilera hau aurrerapauso garrantzitsua izan da Europako ingurumen-erronkei eta politika jasangarriei erantzuten dien Lanbide Heziketa berdeago baten aldeko gure konpromisoan.

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.