Donostian eta Bilbon egoitzak dituen Bilboko Maria Inmaculada ikastetxea HETEL elkarteko kide berria dugu. Momentu honetan beraz, 23 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu.
Ikastetxe honek erdi mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak ematen ditu batez ere, baita goi mailako ziklo bat ere. Bere eskaintza, orokorrean, Osasungintza eta Gizarte eta kultur zerbitzuak familietan oinarritzen da.
HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Maria Inmaculada ikastetxeak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!