Enpresak daukaten Robotika adituen eskaerari erantzuna ematen. Abantean!

“Ekoizpen-bitartekoen kudeaketa automatizazio altuko industrian” espezializazio programari hasiera eman zaio gaur Politeknika Ikastegia Txorierrin. Parte hartzen duten ikasleek, hilabete hauetan zehar robotikaren alorreko prestakuntza berezitua jasoko dute, erronka bidezko metodologia kolaboratiboa erabiliz. Ikasle hauek taldean lan eginez ebatzi behar dituzten erronken definizioan enpresetako adituek parte hartu dute, HETELeko 3 ikastetxetako irakaslez osatutako lantaldearekin batera (Salesianos Deusto, PI Txorierri eta Somorrostro). Prestakuntza 3 ikastetxe hauetako instalazioetan izango da.

Lanbide Heziketako 6 ikastetxetako (Salesianos Deusto, Txorierri, Somorrostro, Maristak, Lea Artibai eta Egibide) 14 ikaslek parte hartzen dute proiektu honetan. Ikastaroa jasotzeaz gain, ikasleek beraien prestakuntza prozesua enpresa hauetan jarraitzen dute: Inser robótica, Rubi, Ingemat, Accenture eta Mubea Inauxa

Prestakuntza hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren, enpresen eta Bankia Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Zorte on guztioi! Abantean!

Copia de TROKELGINTZA 2

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.