![]() |
PRESTAKUNTZA-PLANA
– Ehungintzako material eta produktuak.
– Larrukigintzako produktuak konpontzea eta garnizionaritzako artikulu txikiak sortzea.
– Oinetakoak konpontzea eta jarduera osagarriak.
– Jantziak eta etxeko arropak konpontzea eta egokitzea.
– Apaintzeko ehunezko gaiak egitea.
– Bezeroentzako arreta.
– Ehunen eta ijeztuen mihiztatzea.
– Zientzia aplikatuak I.
– Zientzia aplikatuak II.
– Komunikazioa eta gizartea I.
– Komunikazioa eta gizartea II.
– Laneko prestakuntza eta orientabidea.
– Lantokiko prestakuntza.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.
LORTUTAKO GAITASUNAK
– Lanpostua, erremintak eta makineria prest jartzea -ehunezko gaiak garbitzeko eta lisatzeko eta horietan konponketak egiteko, baita oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzeko ere- eta lehen mailako mantentze-lanak egitea.
– Ehunezko gaiak uretan eta/edo lehorrean garbitzeko prozesuak egitea, baita tratatutako gaiak lehortzea, lisatzea, poltsan sartzea eta biltegiratzea ere, ezarritako prozesua, metodoak eta produktuak aplikatuta.
– Jantziak edo etxeko gaiak konpontzea eta egokitzea, ehungintzako berariazko oinarrizko teknikak aplikatuta eta beharrezko akabera ziurtatuta.
– Oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzea eta, horretarako, desmuntatzeko eragiketak egitea, konpontzeko aukerak ebaluatzea eta piezak eta osagarriak eskuz edo makina bidez josita mihiztatzeko aukera ebaluatzea, betiere erresistentziako, ekonomiako eta funtzionaltasuneko irizpideen arabera.
– Oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, hala nola uhaleriako objektuak egitea eta, hala badagokio, giltzak eta aginteak bikoiztea.
– Bezeroari arreta ematea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.
– Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
– Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
– Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, ikaskuntza sakontzeko tresna gisa, eta etengabeko ikaskuntzak eskaintzen dizkigun aukerak baloratzea.
ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Profesional honek bere kontura edo besteren kontura egiten du lan oinetakoak eta larrukigintzako produktuak konpontzera zuzentzen diren enpresa txikietan edo eskulangintzako lantegietan, baita kolektiboei arreta emateko enpresetan, industria-garbitegietan eta antzekoetan, ehunen eta larruen konponketako establezimenduetan, edo modako saltokientzat edo azken bezeroentzat gisa horretako gaietan konponketak egiten dituzten enpresa txikietan ere
IKASTETXEAK
• OINARRIZKO MAILAKO L.H.